2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Donezteben, 2023ko martxoaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2304819