2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ordenantza, kudeatu daitezen gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak. Hasierako onespena
Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko martxoaren 10eko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, kudeatu daitezen gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen esparruan.
Onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).
1. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ordenantza, kudeatu daitezen gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak; eta, orobat, behin betiko testua argitaratuko da.
Auritzen, 2023ko martxoaren 13an.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.
Iragarkiaren kodea: L2304409