2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2023ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, aipatutako ordenantza behin betiko indargabetu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Urraulbeitin, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
Iragarkiaren kodea: L2304548