2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Zerga-tasak, tasa eta prezio publikoak 2023rako
Santakarako Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egin bilkuran, onetsi zuen tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen espedientea, horiek aplika daitezen 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Espedientea onetsi, eta jendaurrean egon zen Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita (2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 29koa), interes legitimoa zutenek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin. Aurkakorik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Santakaran, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,229.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,2.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
Eta karga-tasa bera: %8.
–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
Hilerriko tasak.
Ordenantzaren arabera.
Igerilekuak.
Erroldatutzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehenagotik hala agertzen direnak.
–Bonuak:
Igerilekua erabili nahi dutenek, dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 5 urte betetzen badituzte, nahitaez atera beharko dute bonua.
14 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 14 urte bete dituztenak.
65 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 65 urte bete dituztenak.
- Denboraldiko abonua, erroldatuta dauden 14 urtetik gorakoentzat: 40,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 30,00 euro.
- Denboraldiko abonua, erroldatuta ez dauden 14 urtetik gorakoentzat: 50,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 37,50 euro.
- Denboraldiko abonua, erroldatuta dauden 65 urtetik gorakoentzat: 30,00 euro.
- Denboraldiko abonua, erroldatuta ez dauden 65 urtetik gorakoentzat: 40,00 euro.
- Denboraldiko abonua, erroldatuta dauden 14 urtetik beherakoentzat: 30,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 22,50 euro.
- Denboraldiko abonua, erroldatuta ez dauden 14 urtetik beherakoentzat: 40,00 euro; familia ugariko kideen kasuan: 30,00 euro.
–Sarrerak:
- 14 urtetik gorakoak: egun bat 5 euro, asteburuetan 8,00 euro.
- 14 urtetik beherakoak: egun bat 3 euro, asteburuetan 5,00 euro.
Pilotalekua.
–Sarbidea: 0,00 euro.
–Argia: Ordu bat: 2,00 euro.
–Argia: 1,5 ordu: 3,00 euro.
Padel pista.
–Ordubete: 6 euro.
–Ordubete eta 30 minutu: 9,00 euro.
–7 ordu eta 30 minutuko abonua: 30,00 euro.
Areto futboleko pista.
–Sarrera: 0,00 euro.
–Argia: Ordu bat: 2,00 euro.
–Argia: Ordubete eta 30 minutu: 3,00 euro.
Festetako saltokiak, barrakak eta abar.
Ordenantzaren arabera.
Ostatuen terrazak.
Ordenantzaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2304814