67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1258. eta 1281. lurzatietan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko abenduaren 1eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1. poligonoko 1258. eta 1281. lurzatietan (José María Iribarren kalea 2 eta José María Jimeno Jurío kalea 1), Xabier Martínez de Eulate Cíak sustatua.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2023ko martxoaren 23ko osoko bilkuran erabakita.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2305153