2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Ordenantza fiskala, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2023ko martxoaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Odietako Udalaren ordenantza fiskala, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://oloriz.sedelectronica.es/info.0).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oloritzen, 2023ko martxoaren 17an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L2304603