67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Jarduera-lizentzia aldatzeako eskaera.
Kartutxo ez-metalikoen salmenta eta biltegiratzea, albaitaritza-erabilerako sendagaien salmenta, bioziden eta fitosanitarioen biltegiratzea eta banaketa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.4 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Xabi Etxea SL.

Jarduera: Benta Xabi 3 merkataritza-eraikina aldatzea, kartutxo ez-metalikoen salmenta eta biltegiratzea, albaitaritza-erabilerako sendagaien salmenta eta bioziden eta fitosanitarioen biltegiratzea eta banaketa ezartzeko.

Tokia: katastroko 1. poligonoko 492. lurzatia, Luzaideko Benten auzoan.

Luzaiden, 2023ko martxoaren 17an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2304615