2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Garraio zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Longidako Udalak, 2013ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garraio zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Longidan, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2304525