2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGASAKO KONTZEJUA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Legasako Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, "gutun-azal itxien" bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko baso aprobetxamendua saltzeko:
1. lotea.–"Ondo" alderdian, 726 alertzez osatua; horiek 347,49 m³ zur eta 231,66 m³ enbor txiki egiten dute eta 9.498,15 euro balio dute. "Arraseko mozketa".
Eskaintzak 2023ko apirilaren 7ko 15:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Kontzejuko alkatetzan.
Baldintza tekniko partikularrak, krokisa eta balorazioak Kontzejuko alkatetzan daude ikusgai, bai eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian ere.
Legasan, 2023ko martxoaren 10ean.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.
Iragarkiaren kodea: L2304751