2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketaren eskaera.
Aterpe turistikoa
Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikuluan eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59. artikuluan xedaturikoa betez (aipaturiko foru legea garatzen duen erregelamendua onestekoa), jakinarazten da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabortz egun balioduneko epean, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean jarriko dela udal bulegoan, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten:
Sustatzailea: Centro Vacacional Irisarri de Igantzi SL.
Jarduera: aterpe turistikoaren jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa.
Kokalekua: 5. poligonoko 35. lurzatia.
Igantzin, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2304743