67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Eguzki-energia instalazioak arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Ergoieneko Udalak, 2023ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, legez behar den quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Eguzki-energia instalazioak arautzen dituen udal ordenantza.

Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako udal erabakia Udalaren iragarki oholean argitaratuko direla, hogeita hamar egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.

Ergoienean, 2023ko martxoaren 20an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2304648