67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean. Behin betiko onespena

Aberingo Udalak, 2022ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ordenantza fiskal orokorra aldatzea.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n; hala bada, behin betiko onetsita gelditzen da aldaketa hori, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hala, bada, aldaketa argitaratzen da, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Aldaketa:

14 bis artikulua. Aukerako hobaria.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren kuotaren ehuneko 95erainoko hobari bat ezartzen da, eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak txertatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako. Hobari hori aplikatzeko baldintza izanen da beroa ekoizteko instalazioek administrazio eskudunak emandako homologazioa duten kolektoreak edukitzea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 170 bis artikuluan xedatutakoarekin.

Aberinen, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2304520