67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita honako proiektu hau: "Hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiaren urbanizazioa Irunberrin, Nafarroan".

Lurralde Kohesiorako kontseilariak urriaren 11n emandako 76/2022 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "Hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiaren urbanizazioa Irunberrin, Nafarroan" proiektua.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Proiektu honek hiri arteko autobusez aldatzeko geltokia eraikitzeko behar diren lanak zehazten ditu, posible izan dadin bertan 2 autobusek aldi berean geldialdia egitea eta taxi baterako aparkalekua egotea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiaren urbanizazioa Irunberrin, Nafarroan" proiektua, 739.041,22 euroko aurrekontua duena, BEZa kenduta.

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Irunberriko Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 2an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

Hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiaren urbanizazioa Irunberrin, Nafarroan

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurzatia

Lur mota

Irunberriko udal mugartea

LUM-01

Gil Martínez, José Luis

2.818

2

4A

Lurzorua

Valencia Gil, José Javier

478

2

4B

Askotariko zuhaitzak

Fermín Gil Martínezen oinordeak

Julia Gil Martínezen oinordeak

Gil Asiain, María

Gil Asiain, Marta

Gil Asiain, Jokin

Obrako sarbideek eta instalazioek ukitutako lurzatiak

FINKA ZK.

JABEA

ALDI BAT. OKUP.
AZALERA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurzatia

Lur mota

Irunberriko udal mugartea

LUM-02

Arilla Sagues, Ana María

361

2

254A

Lurzorua

Arilla Sagues, José Javier

Arilla Sagues, María Ángeles

Astiz Echalecu, María Ángeles

Sagües Gorraiz, Francisco

Sagües Gorraiz, María Gloria

Iragarkiaren kodea: F2304697