66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARES

22-02470 gora jotzeko errekurtsoa, honekin loturik: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Garesko alkateak 3612 Ebazpena onetsi zuen:

"Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren 2023ko otsailaren 13ko probidentzia bat, zeinaren bidez jakinarazten baita 22-02470 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela María Luz Sanzek CERMI Navarraren izenean eta hura ordezkatuz (Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien erakundeen batzordea), Garesko alkatearen 2022ko azaroaren 16ko ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Epatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiak, hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean".

Garesen, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2304734