66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

22-02471 gora jotzeko errekurtsoa, honekin loturik: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bereziaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 22-02471 gora jotzeko errekurtsoan. María Luz Sanzek jarri du errekurtsoa, CERMIren izenean eta hura ordezkatuz (CERMI - Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien erakundeen batzordea), Noain Elortzibarko alkatearen 2022-1401 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, deialdi bat onetsi zen, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badie errekurtsogileen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arlorako –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Noain Elortzibarko Udaletxeko udal idazkaritzan.

Noain Elortzibarren, 2023ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2304523