66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Deialdia, lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Milagroko Udaleko alkatearen 2023ko martxoaren 16ko 2023-0120 Ebazpenaren bidez, onetsi dira deialdi baten oinarriak, xedea izanik lanpostu hutsak betetzea lekualdatze-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren aurretik; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Milagron, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

DEIALDIA, LANPOSTU HUTSAK BETETZEKO LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ, ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESU BEREZIAREN BARNEAN, JARRAIKIZ ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEARI (LEGE HORREK HIZPIDE DITU PREMIAZKO NEURRI BATZUK, BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO ENPLEGU PUBLIKOAN)

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta aplikatzekoa den araudia.

1.1. Deialdi honen xedea da merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea I. eranskineko lanpostu hutsa (Deialdiko ezaugarrien taula), egonkortze prozesuen barnean; hain zuzen ere, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babespean egiten diren prozesuen barnean (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan).

1.2. I. eranskinean (Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula) zehazten dira honako hauek: lanpostu kopurua, maila-betekizunak, lanpostua, titulazioa, destinoa, funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubidea, lanaldi osoa edo partziala, euskara nahiz beste hizkuntza bat jakin beharra eta gainerako ezaugarriak.

1.3. Prozedurak homogeneizatzeko, lekualdatze-lehiaketan zenbat lanpostu dagoen, beste hainbeste ezaugarri-taula onesten da (I. eranskina).

1.4. Lekualdatze-lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–.

–Aplikatzekoak diren gainerako arauak, oinarri hauen arabera.

2.–Deialdiko lanpostuak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan sartzen da, hasiera batean, I. eranskineko (deialdiko ezaugarrien taula) lanpostu hutsa eta lehiaketan lanpostu bat lortzen dutenek hutsik uzten dituzten lanpostuak, baldin badira Milagroko Udalaren plantilla organikokoak. Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak ez dira eskainiko bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

2.2. Milagroko Udalaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuen eraginagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei esleitzeagatik edo burutza uzten duten langile finkoei esleitzeagatik, edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan sartu zirenek, 2009ko urtarrilaren 1aren ondoren sartu ere, euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan, soilik parte hartzen ahal dute hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Milagroko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

c) Baldin hala ezartzen badu I. eranskinak (deialdiko ezaugarrien taula), eta jarraikiz ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoari (lege horrek hizpide du haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babestea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Baldintza hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez; erregistro hori arautu zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez.

d) Baldin hala ezarrita badago I. eranskinean (deialdiko ezaugarrien taula), eskuratu nahi izanez gero euskara edo beste hizkuntza ofizial bat jakin beharra duen lanpostu bat, eduki beharko da lanpostuari ezarritako euskara maila edo beste hizkuntza ofizial baten maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari; zehazki, eduki beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

e) Behar denean, bete beharko dira eskuratu nahi den lanposturako ezarritako gainerako betekizunak (ezaugarrien taulan zehazten dira).

3.2. Betekizun horiek bete beharko dira parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.3. Milagroko Udalaren plantillako langileak, baldin lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

3.4. Jardunean ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak.

3.5. Deialdiko mota bereko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa esleitzeko, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta eskabideak aurkeztea.

4.1.1. Nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira deialdirako izen-emateak, deialdia egin duen toki-erakundearen web-atarian. Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute eredu normalizatuaren bidez (III. eranskina).

4.1.2. Deialdiko 3.1.c) apartatuko betekizuna frogatzeko, izena emateko unean erantsiko da, telematikoki, behar den ziurtagiria.

4.1.3. Euskara maila edo beste hizkuntza baten maila frogatzeko (behar denean), egoki den titulu ofiziala aurkeztu beharko da, parte hartzeko eskabidearekin batera.

4.1.4. Nahitaezkoa den beste edozein betekizun frogatzeko, izena emateko unean erantsi beharko da zuzenbidearen arabera baliozkoa den edozein frogabide.

4.1.5. Lehiatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko deialdia egiten duen toki-erakundeak aitortutako zerbitzuei lotutako merezimenduak, hots, administrazio publikoetan egindako zerbitzuei lotutakoak: horiek zuzenean erantsiko dira izangai bakoitzaren espedientera, eta epaimahaiaren esku utziko dira, balora ditzan.

4.1.6. Milagroko Udalak ez die interesdunei eskatuko aurretik aurkeztu duten datu edo dokumenturik. Hala bada, interesdunek adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen aipatu agiriak.

4.2. Aurkezteko epea.

Eskabidea aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

5.–Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web-fitxan, ohartaraziz izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela 3 egun naturaleko epean, telematikoki, eta, behar izanez gero, akatsak zuzentzen ahalko dituztela.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio-egintza bat emanen du, lehiaketa hutsik gelditu dela deklaratzeko. Administrazio-egintza hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web-fitxan.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Hiru kidek osatuko dituzte lekualdatze-lehiaketako kalifikazio epaimahaiak, eta beste hainbeste ordezko izendatu beharko dira. Deialdiaren I. eranskinean (Deialdiaren ezaugarrien taula) zehazten da kalifikazio epaimahaiko kideen izendapena.

6.2. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahal dira lehiaketako kalifikazio epaimahaiak.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

6.4. Kide anitzeko organo horren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo, behar denean, haien ordezkoek.

6.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.7. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu.

7.2. Baloratzeko merezimendu bakarra izanen dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu 1 emanen da urteko, kontuan hartuta Milagroko Udalak aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean. Hala, benetan emandako zerbitzutzat hartzen dira administrazio publikoen arloan emandakoak, nahiz administrazio-kontratuaren araubidean, nahiz lan-araubidean (aldi baterakoa zein finkoa) nahiz funtzionario gisa.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

7.3. Langile publikoa egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

7.4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

7.5. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Milagroko Udalean zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.1. Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu, eta argitaratuko ditu toki-erakundearen deialdiaren web-orrian.

8.2. Izangaiek 5 egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

8.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, kalifikazio epaimahaik jendaurrean jarriko du, deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian, merezimenduen behin betiko balorazioa.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Honela aukeratuko dira lanpostu hutsak:

a) Lanpostuak aukeratu aurretik, parte-hartzaileen eskura jarriko da aukeran dauden lanpostuen zerrenda, bai hasieran iragarritako lanpostuenak, bai lekualdatzearen ondoriozko lanpostuenak. Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian emanen da informazio hori.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dute lanpostuen hautaketa, 5 egun naturaleko epean baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer lanpostu nahi duten, hasiera batekoak izan nahiz lehiaketaren ondorioz sortutakoak izan.

c) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

d) Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian argitaratuko da hautaketaren emaitzaren informazioa.

9.2. Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

9.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duenak galdu eginen ditu lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak.

10.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

10.1. Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, lanpostu hutsak hautatu ondotik, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Ebazpen horretan ezarriko da noiz laneratuko diren; egun berean laneratuko dira denak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Egonkortze prozeduretan lanpostuak esleitu aurretik formalizatuko da lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

11.–Datuen babesa.

11.1. Ezaugarrien taulan zehazten da nor den datuen tratamenduaren arduraduna.

11.2. Ezaugarrien taulan zehazten da nor den datuak babesteko ordezkaria.

11.3. Helburua: lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

11.4. Oinarri juridikoak: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, hizpide dituena egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriak.

11.5. Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira toki erakundeak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

11.6. Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

11.7. Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta haiek ezerezteko ere; horretarako, joko dute deialdiaren ezaugarrien taulan adierazitako helbidera.

11.8. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

12.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki-erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondotik.

I. ERANSKINA

Ezaugarrien taulak

LANPOSTUAREN IZENA

ADMINISTRARIA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

DEIALDIAREN XEDE DEN
LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA
(OSOA EDO
PARTZIALA)

SEXU DELITUGILEEN
ERREGISTROAK EMANDAKO
ZIURTAGIRI NEGATIBOA

DESTINOA

BEHAR DEN
TITULAZIOA

NAHITAEZKO HIZKUNTZA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

ADMINISTRARIA

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Milagroko Udala

Batxilergoa,

Bigarren mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

Batere ez

2.–Kalifikazio epaimahaia.

Epaimahaiburua: José Ignacio Pardo Blanco, herriko alkatea.

Ordezkoa: María Belén Cerdán León, Milagroko Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Eduardo García Hernández, Milagroko Udaleko administraria-diruzaina eta langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Raquel Bulnes Cervera, Milagroko Udaleko administrari-ofiziala eta langileen ordezkaria.

Idazkaria: Mari Carmen Chueca Murillo, Milagroko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Nuria Mateos Crisóstomo, Milagroko Udaleko kontu-hartzailea.

3.–Baldintzak.

3.1. Langile finkoa izatea Milagroko Udalean, deialdiko ezaugarrien taulan zehaztutako mailan edo taldean.

3.2. Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

3.3. Eranskin honen 1. apartatuan zehaztutako guztiak.

4.–Lekualdatze-lehiaketaren web fitxa toki-erakundearen atarian.

https://milagro.sedelectronica.es/transparency/bb35c375-f026-49a8-8ead-decf1a8e1841/

5.–Zer aldizkaritan argitaratu zen deialdiaren onespena.

2022ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/243/21

6.–Datuen babesa.

6.1. Interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, haiek zuzentzeko (akatsik baldin badago), bai eta ezerezteko ere, helbide honetara joz:

6.2. Datuen babeseko ordezkaria: dpd@milagro.es.

6.3. Datuen tratamenduaren arduraduna: Milagroko Udala.

II. ERANSKINA

Eskabidea, honako honetan parte hartzeko: deialdia, lanpostuak bete daitezen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, enplegua egonkortzeko prozesuen barnean

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/01tras2023e.doc

Iragarkiaren kodea: L2304522