66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

22-02469 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honekin lotutakoa: deialdi bat, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen sei lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez jakinarazten da María Luz Sanzek, "Cermi Navarra, Comité de Entidades Representantes de Personas con Discapacidad de Navarra" batzordearen izenean eta haren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian Faltzesko Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 22ko 2022-0299 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen sei lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan, interesdunak epatzen dira, beren eskubideak edo legezko interesak defendatzera ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kaletik; 31007 Iruña) hamar egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Faltzesen, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2304510