66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENASKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2023ko martxoaren 16anTraibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

2023ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.900,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 22.440,22 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 25.350,22 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 100,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 25.350,22 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 140,00 euro.

Gastuak, guztira: 25.350,22 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, paratzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluari.

Traibuenasen, 2023ko martxoaren 17an.– Jarduneko kontzejuko burua, Reyes Gay Mendoza.

Iragarkiaren kodea: L2304610