66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2023ko martxoaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Melidan, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2304727