66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRABENGOAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lizarrabengoako Kontzejuak, 2023ko martxoaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako aurrekontu bakar orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lizarragabengoan, 2023ko martxoaren 8an.–Kontzejuko burua, Teresa Goicoechea Arregui.

Iragarkiaren kodea: L2304406