66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CADREITA

22-02468 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Jaso dugu "Cermi Nafarroa, Desgaitasunak dituzten pertsonen Nafarroako entitate ordezkarien batzordea" delakoak Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duen 22-02468 gora jotzeko errekurtsoa alkatearen 2022ko azaroaren 17ko 2022-541 Ebazpenaren aurka. Erabaki horretan, hain zuzen, deialdi bat onetsi zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian), interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean.

Cadreitan, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2304735