66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

22-02477 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurka: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da 22-02477 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela María Luz Sanzek, "CERMI NAVARRA, Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Batzordearen" izenean eta ordezkaritzan, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Goizuetako Udaleko alkateak emandako Alkatetzaren 2022ko urriaren 21eko Ebazpenaren aurka (2022ko azaroaren 21ekoa ulertu behar da), deialdi honen onespenarekin loturik: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Goizuetan, 2023ko martxoaren 23an.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2304818