2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2023ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa, Doneztebeko Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren plantillak hartzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.
Iragarkiaren kodea: L2304805