66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2023ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena 2023ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu eta, beraz, 2023ko plantilla organikoa behin betiko onetsita gelditu da. Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Bertizaranan, 2023ko martxoaren 17an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakiduna: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: merezimendu lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41. Hitzarmen osagarria: %3,72. Berariazko baldintza: Euskara jakitea, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legearen egonkortasunari lotutako lanpostua.

Lan kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua-garbiketa. Maila: E. Sarbidea: merezimendu lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21. Lanaldi partziala: %23,83. Egoera: enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legearen egonkortasunari lotutako lanpostua.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Berariazko baldintza: Euskara jakitea, ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila, edo baliokidea. Egoera: enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legearen egonkortasunari lotutako lanpostua.

Langileen izenen zerrenda

–Iribarren Recarte Itziar. Araubide juridikoa: interinoa. A maila. Idazkaria.

–Damboriena Ursuegui Beatriz. Araubide juridikoa: behin behineko lan kontratua. E maila. Zerbitzu anitzetako enplegatua-garbiketa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antxon Erreguerena Garciarena. Araubide juridikoa: behin behineko lan kontratua. D maila. Zerbitzu anitzeko enplegatua.

Iragarkiaren kodea: L2304608