66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2023ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranko Udalaren 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2023ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 30ean, 2023ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 153.300 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.380 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.400 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 230.870 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 850 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 410.800 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 159.500 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 92.500 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 158.800 euro.

Gastuak, guztira: 410.800 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bertizaranan, 2023eko martxoaren 17an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2304607