66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKETAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2023ko martxoaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Azketako Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Azketan, 2023ko martxoaren 20an.–Kontzejuko burua, David López Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2304686