66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1026/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Sixto Javier Genzor Ríos jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, 84/2023 prozedura arruntean gauzatua.

Sixto Javier Genzor Ríos jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 2ko 6E/2023 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez partez baietsi baitzen Aida Rico Arrastia andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 2251/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionarioren izendapena egin zen, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Sixto Javier Genzor Ríos jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (84/2023 prozedura arrunta).

2. Aída Rico Arrastia andrea epatzea eta ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek ere epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Sixto Javier Genzor Ríos jaunari eta Aída Rico Arrastia andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2304596