65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

31/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Alicia Ancho Villanueva andrea, Kultura eta Kirol Departamentuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen edo bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki baliogabetu ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Alicia Ancho Villanueva andrea, Kultura eta Kirol Departamentuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2023ko apirilaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 21ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2304733