65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIOKO KONTZEJUA

Enkante publikoa, herri-ondareko abeltzaintzako nabea

Orrioko Kontzejuak 2023ko martxoaren 23ko ohiko bilkuran erabakitakoa bete beharrez, herritarren arteko zuzeneko aprobetxamendurako eskabiderik aurkeztu ez denez, eta 111. lurzatian dagoen herri-ondareko abeltzaintzako nabearen adjudikazioa sobera geratu denez, enkante publikoa eginen da lurzati hori adjudikatzeko, 2023ko maiatzaren 5ean, 10:00etan, Orrioko Kontzejuaren egoitzan (San Juan kalea z.g.).

Adjudikaziodunak baldintzak bete eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du, Orrioko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan oinarrituz.

Enkante publikoaren kasuan, baldintza-agiria Orrioko Kontzejuko Idazkaritzan dago, herritarren eskura, kontsulta dezaten. Enkantea irekia da, eta edozein interesdunek har dezake parte.

Hasierako prezioa: 400 euro + BEZa.

Orrion, 2023ko martxoaren 23an.–Kontzejuko burua, Judith Zalba Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2304928