65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Larreen aprobetxamendurako eskaera, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan eta udalerri honetako herri larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraikiz, Elizagorriko Udalak, 2023ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 15 egun balioduneko epea zabaltzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritar interesdunek eskaera aurkez dezaten udal bulegoetan larre hauen adjudikaziorako: 3. zenbakiko larreak ("El Comunero", A lotea); 3. zenbakiko larreak ("El Comunero", 2. poligonoko 577. lurzatia eta 3. poligonoko 1046. lurzatia; 36,42 ha) eta 4. zenbakiko larreak ("Castejón Los Frailes").

Aipatu herri-larreen ezaugarriak Elizagorriko udal bulegoetan kontsultatzen ahal dira.

Erabaki hori bete beharrez, argitara ematen da iragarki hau eta hamabortz egun balioduneko epea irekitzen eskaerak aurkez daitezen.

Elizagorrian, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2304931