65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2023ko ordenantza orokorren, arau eta ordenantza fiskalen eta karga-tasen aldaketak behin betiko onestea

Larragako Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin bilkuran, 2023ko ekitaldirako zerga arloko erabakiak hartu zituen eta, halaber, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua.

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute 2022ko ekitaldiko tarifa berekin.

Behin betiko onespen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

I.–NAHITAEZ ORDAINARAZI BEHARREKO UDAL ZERGETARAKO KARGAK ETA PONDERAZIO INDIZEAK

1. Lurraren kontribuzioa:

–Hiri-lurreko ondasunen gainean: %0,35.

–Landa-lurreko ondasunen gainean: %0,80.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %21eko karga-tasa bakarra tarte guztientzat. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatua aplikatuz, "1,40" indizea, ekonomia jardueren gaineko zergaren tarifei dagozkien kuoten gainean.

II.–ORDENANTZA OROKORRAK

1. Larragako Udalaren bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza (15. zenbakia) indargabetzen da.

III.–ORDENANTZA ETA ARAU FISKALAK

1.–3. ORDENANTZA FISKALA

Ur horniduraren tasak arautzen dituena

(1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Aldaketak argitara eman ziren 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, 2014ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, eta 2015eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an.

1.1. 3. artikulua (salbuespenak) aldatzen da, eta honela geratzen da:

3. artikulua.

3.1. Tasa honen ordainketan ez dago salbuespenik, hurrengo zenbakian ezartzen denaz besterik.

3.2. 5.6 artikuluan (tarifak) ezartzen den tasatik salbuetsita daude oin berriko eraikuntzako etxebizitzak.

2.–5. ORDENANTZA FISKALA

Agiriak, lizentziak, ikuskapenak eta bestelako zerbitzuak egiteagatik eta tramitatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

(1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Aldaketak argitara eman ziren 2014ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an, 2016ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, 2017ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, eta 2018ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an.

2.1. Izenburua aldatzen da (lehen: 5. ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena)

2.2. 5. artikuluko (tarifak) apartatu hauek aldatzen dira:

2.–Ziurtagiriak eta txostenak.

b) Higiezin baten hirigintzako egoerari edo katastro-egoerari buruzko ziurtagiria edo txostena, zailtasun bereziko azterlan xehatua eragiten duena, baina idatzizko txostena eragiten duen hirigintzako kontsulta ez dena: 22,75 euro.

3.–Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

3.e) Etxebizitza kolektiboen eraikina lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatzea eta ebaztea: etxebizitzako; 250 euro.

6 etxebizitza edo gehiago: 1.500 euro.

–Etxebizitzak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia partzial bakoitza tramitatzea eta ebaztea, lehen aldiz erabiltzeko lizentzia dagoeneko badaukaten eraikinetan, etxebizitza bakoitzeko: 250,00 euro.

–Etxebizitzetarako ez diren bestelako eraikinak eta/edo lokalak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatzea eta ebaztea: 150,00 euro.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebaztea, eraikitzeko baldintzak aldatzen direnean: 150,00 euro.

–Eraikin osoak edo banakako etxebizitzak, zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak, lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatzea eta ebaztea: 50,00 euro.

3.f) Etxebizitzak edo instalazioak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatzea eta ebaztea, etxebizitzako: 50 euro.

4.–Hirigintza zerbitzuak.

b) Espedienteen tramitazioa (argitalpenak): 450,00 euro dokumentuko, edo prentsan argitaratzeko zenbatekoa, gehiago izanez gero.

6.–Beste zerbitzu batzuk.

c) Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatzea: 30 euro animaliako bigarrenetik aurrera.

3.–6. ORDENANTZA FISKALA

Bide publikoko eta herrilurretako lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena

(1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Aldaketak argitara eman ziren 2011ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an, 2014ko 37. NAOn, otsailaren 24an, 2016ko 47. NAOn, martxoan 9an, 2018ko 83. NAOn, maiatzaren 2an, eta 2022ko 54. NAOn, martxoaren 16an).

3.1. 5. artikulua (salbuespenak) aldatzen da, eta honela geratzen da:

5. artikulua.

5.1. Toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak salbuetsirik egonen dira tasen ordainarazpenetik.

Hala ere, zerbitzuren bat ematen duten enpresek ordaindu beharreko tasa konpentsatzeko hitzarmena sinatzen ahalko da udalarekin, eta bertan hura kudeatzeko eta likidatzeko prozedura ezartzen ahalko da.

5.2. Tarifen eranskineko I. epigrafeko (Lurzoruaren aprobetxamendu bereziak) 4.1 azpiepigrafean ezartzen den tasatik salbuetsita daude oin berriko etxebizitzak eraikitzeko obrak, obraren lehen hiru hiletan.

3.2. Tarifen eranskina aldatzen da, eta azpiepigrafe bat gehitzen zaio, bosgarrena, I. epigrafeari; hona:

I.5. Karabanak, atoiak, autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea horretarako gaitutako eremuetan: 5 euro egunean.

3.3. Xedapen iragankorra kentzen da.

4.–7. ARAU FISKALA

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena

(1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. 5. artikulua (tarifak): Aldaketak argitara eman ziren 2017ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, 2018ko 83. NAOn, maiatzaren 2an, 2020ko 47. NAOn, martxoaren 9an, 2021eko 59. NAOn, martxoaren 15ean, eta 2022ko 54. NAOn, martxoaren 16an).

4.1. 5. artikuluaren (tarifak) a) eta b) letrak aldatzen dira, eta honela geratzen dira:

a) Armairua:

ABONA­MENDUA

ADIN TARTEAK

IGERILEKUAK, EGUNEKO
SARRERAK

10 SARRERA

INSTALAZIOETARAKO ABONAMENDUAK (*)

Urtekoa

Hilekoa

15 egun

30 egun

GAZTEAK

2005 - 2018 artean jaioak

5,00 euro

30,00 euro

28,00 euro

14,00 euro

24,00 euro

HELDUAK

1958 - 2004 artean jaioak

5,00 euro

30,00 euro

55,00 euro

20,00 euro

39,00 euro

SENIORRAK

1957an edo lehenago jaioak

5,00 euro

30,00 euro

28,00 euro

14,00 euro

24,00 euro

b) Udala: Tarifa bereziak (tramitazioa Udalaren bulegoetan).

%50etik gorako desgaitasuna

duten pertsonak

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan

%50etik beherako desgaitasuna

duten adingabeak

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan

%50eko desgaitasuna edo handiagoa

duten adingabeak

Salbuetsirik

Familia ugariak

Kategoria orokorra (3-5 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Guraso bakarreko familia ugariak

Kategoria orokorra (2-3 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Familia ugariak

Kategoria berezia (5 seme-alaba edo gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan

Langabezian 12 hilabete

edo luzeago egon direnak

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familia-unitatean inolako diru-sarrerarik ez badago.

5.–32. ARAU FISKALA

Larragako eguneko zentroko zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena

(Argitalpena: 2017ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an; aldaketa: 2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an).

5.1. Tarifen eranskineko 2. eta 3. epigrafeak aldatzen dira, eta honela geratzen dira:

2. epigrafea.–Zuzeneko zerbitzu arruntak mendekotasuna duten pertsonentzat:

MODALITATEA

HILEKO KUOTA (euroak)

Egonaldi osoa

1.496,18

Egun erdia

997,45

3. epigrafea.–Zuzeneko zerbitzuak mendekotasuna duten pertsonentzat, Nafarroako Gobernuaren gutxieneko laguntzarekin:

Modalitatea

HILEKO KUOTA (euroak)

Egonaldi osoa

1.100,00

Egun erdia

600,00

Iragarkiaren kodea: L2303596