65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EUGIKO KONTZEJUA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Burutzaren abenduaren 7ko 2022-0078 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Eugiko Kontzejuko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 19an. Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen:

1.–Pilar Giles Ochoa izendatzea Eugiko Kontzejuko administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko, plantilla organikoko 2 zenbakidun plazan, D mailan, lanaldi partzialean eta lan kontratudun finkoen lan araubidean.

2.–Jorge Equisoain Seminario izendatzea zerbitzu anitzetako langilearen lanpostuan aritzeko, plantilla organikoko 3 zenbakidun plazan, D mailan, lanaldi osoan eta lan kontratudun finkoen lan araubidean.

3.–Izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 11.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

4.–Buruari ahalmena ematea behar diren agiriak sinatzeko.

5.–Erabakia jakinaraztea izendatutako izangaiei, dagokien lanpostuaz jabetu beharko baitute hilabeteko epean jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eta haien kontrataziorako behar diren lan tramiteak egitea.

Eugin, 2023ko martxoaren 16an.–Kontzejuko burua, Unai Seminario Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: L2304612