65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2023 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakia, Igantziko Udalari 1988-2005 urteetako sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuen saila ezabatzeko baimena ematekoa.

Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak txostena egin du, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren ikus-onetsiarekin, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen 769 erabakia igortzeko; erabaki horren bidez baimena ematen zaio Igantziko Udalari 1988-2005 urteetako sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuen saila ezabatzeko, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 166/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako 709 erabakiarekin bat (2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa). Ebazpen horren bidez onesten dira dokumentuak ebaluatzeko erabaki batzuk, kontratazio publikoari, desjabetzeei, ondare erantzukizunari eta ziurtagiriei dagozkien dokumentu sailak ebaluatzekoak, Nafarroako administrazio publiko guztienak zein toki erakundeen berariazko beste batzuk.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 769 ebaluazio erabakia, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Igantziko Udalari 1988-2005 urteetako sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuen saila ezabatzeko.

2. Erabakiaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, eta Igantziko Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

Iragarkiaren kodea: F2303624