65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

57E/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldaketa bat partez onesten baita pentsuak fabrikatzeko instalazioaren ingurumen-baimen integratuan ezarritako funtzionamendu-baldintzetan, sortutako beste hondakin batzuk sartu nahi baitira. Instalazioa Orkoiengo udal-mugartean dago, eta haren titularra De Heus Nutrición Animal SAU da.

Instalazio horrek badu ingurumen-baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 23ko 2362/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 221E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren zuzendariaren martxoaren 3ko 60E/2022 Ebazpenaren bidez aldatua.

2022ko uztailaren 22an, titularrak honako hau eskatu zuen:

1. Ingurumen-baimen integratuan jasotako baldintzak aldatzea; zehazki, pentsuak ekoizteko prozesuari dagozkion hondakin berriak sartzea ingurumen-baimen integratuaren III. eranskineko sortutako hondakinen zerrendan.

2. Instalazioko hondakin arriskutsuen bidalketa-epea luzatzea, 6 hilabete beharrean, 12 izan ditzan, gehienez ere, biltegiratzeko.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

1. Hondakin berriak sartzea:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

110113 *

Koipegabetzearen hondakinak, substantzia arriskutsuak dauzkatenak. SODIO SULFATOA

Hondakin hori baimenduta dago jada IBIan, EHZ 16 03 03* kodeaz, zeina hobeto egokitzen baita Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren hondakinen zerrendako kapitulura

020304

Pentsu sendagarrien hondarrak

EHZ kode horiek IBIan baimenduta daude dagoeneko

150101

Plastikoa

200201

PENTSUA

Sortutako hondakinen zerrendan EHZ 02 03 04 kodearekin sartzea onartzen da, kode hori hobeto egokitzen baitzaio Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren hondakinen zerrendako kapituluari. Hondakin hori jada baimenduta dagoenez, haren deskribapena eta prozesua baino ez dira aldatzen

110116 *

Ioiak trukatzeko erretxina aseak edo erabiliak.

Sortutako hondakinen zerrendan sartzea onartu da, bat datorrelako instalazioaren ingurumen-funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenak aplikatzearekin

140603 *

Beste disolbatzaile eta disolbatzaile nahasketa batzuk. DISOLBATZAILEA ETA TOLUENOA

160107 *

Olio iragazkiak.

160601 *

Berunezko bateriak.

170605 *

Amiantoa duten eraikuntza-materialak [6]. ZUNTZ-ZEMENTUA

200121 *

Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak.

2. Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko epea luzatzea urte batera.

Hondakinen biltegiratzearen iraupena berariaz ezarrita dago Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 21. artikuluan. Lege hori ingurumena babesteko oinarrizko legea denez, egindako eskaera ez da onartu.

Kasu honetan, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen direla uste da, eta, ondorioz, bidezkoa da ingurumen-baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, artikulu horretan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat etorrita, eta ez da egokitzat jotzen aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Partez onestea eskatutako aldaketa, sortutako hondakin berriak sartzeari buruzkoa pentsuak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen-baimen integratuan ezarritako funtzionamendu-baldintzetan; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Orkoiengo udal-mugartean dago, eta haren titularra De Heus Nutrición Animal SAU da.

Bigarrena.–Ukatzea eskatutako aldaketa, hondakin arriskutsuak biltegiratzeko denborari buruzkoa, zeina jasota baitago pentsuak fabrikatzeko instalazioaren ingurumen-baimen integratuko funtzionamendu-baldintzetan. Instalazio hori Orkoiengo udal-mugartean dago, eta haren titularra De Heus Nutrición Animal SAU da.

Hirugarrena.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 23ko 2362/2007 Ebazpenaren bidez instalazio horri emandako Ingurumen baimen integratuan, hondakinen produkzioari buruz, agertzen diren baimen eta inskripzioen indarraldia mantentzea, ebazpen honetan xedatutakoaren aurka ez dauden bitartean.

Laugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea De Heus Nutrición Animal SAUra eta Orkoiengo Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 22an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2303209