65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47/2023 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Berriobeitiko udal mugapean goi-tentsioko instalazio elektrikorako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2022ko apirilaren 21ean, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzeko abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 34. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Ingurumen Eraginen Ebaluaziorako prozedura hasteko eskaera aurkeztu zuen, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11342 (Erref.: 2022-040 Hemag Obra 101033239).

–Instalazioaren kokalekua: Berriobeitiko udal mugapea.

–Xedea: Inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: "4664 L05 Sta. Lucía - Gipuzkoa Errep." Erdi-tentsioko lurrazpiko linearen tarte berria, 13,2 kV-koa, "Añezkarko Bentak" Transformazio Zentroaren (180102770) eta aurretiaz dagoen 2406 zenbakidun euskarriaren arteko lotura egiteko. Jarduketa hauek eginen dira:

  • Transformazio zentroa:
    • Aurretiaz dauden gelaxkak urrunetik kudea daitezkeen beste berri batzuekin ordezkatuko dira. Horren ondorioz, hiru gelaxka ez luzagarri geratuko dira, 2L1P posizioekin, SF6-an isolamendu eta mozketarekin eta teleaginduz.
  • Aire bidezko euskarria, 2406 zenbakiduna.
    • RC2-20-S motako gurutzeta metaliko zuzen berria eta eusteko kateak, konpositezko makila luzez hornituta.
    • Sarea ebakitzeko organo bat (SEO) instalatzea, teleaginduarekin.
    • Eraztun erako lur-konexio berria, eta hormigoizko espaloi perimetrala eta ez igotzeko sistema eraikitzea.
    • Aurretik dauden eroaleen arautzailea, LA-56 motakoa, eraberritze-lanek eragindako baoetan.
    • Abifauna babesteko elementuak instalatzea.
    • Kateak eta metalezko gurutzetak desmuntatzea.
  • Lurpeko tartea.
    • 1.850 metroko luzera duen linea, aluminiozko eroalez hornitua, "AÑEZKARKO BENTAK" Transformazio Zentrotik (180102770) aurretiaz dagoen 2406 zenbakidun euskarrira arte.

–Gauzatze materialaren aurrekontua: 121.734 euro.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 29an emandako 217E/2022 Ebazpenaren bidez,Ingurumen Eraginei buruzko aldeko txostena eman zen. Bertan adierazten denez, abifauna elektrokutatzeko arriskua ahalik eta txikiena izan dadin, gutxienez 1 metroko distantzia gorde beharko da lur azpiko lineara doan 2406 euskarri berrian, euskarriaren gurutzetaren eta eroaleen artean; orobat, eroaleen artean 1,5 m egonen dira. Oso-osorik isolatuko dira lineako eroaleen eta ebakigailu, autobalbulen eta konexioko botilen arteko lotura zubiak.

2022ko abuztuaren 26an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 60. artikulura artekoetan xedatutakoarekin bat etorriz, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eskatu zituen, onura publikoaren adierazpenarekin batera, instalazio elektriko honetarako:

Eskabide berean, uztailaren 26ko Legegintzako 1/2017 Foru Dekretuko 118 c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatu instalaziorako lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren baimena eskatu zuen.

Betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren proiektua eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2022ko irailaren 22an Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 189 zenbakian, eta baita Diario de Navarra egunkarian, 2022ko irailaren 23ko edizioan, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere.

Halaber, dokumentazioa Berriobeitiko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Aldi berean, eragindako organismo hauei egin zitzaien kontsulta:

–Berriobeitiko Udalari, kontsulta horren erantzunik igorri ez zuena.

–Obra Publiko eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari, 2022ko urriaren 17an, sustatzaileak obra egikaritzeko baimenik ez duela behar jakinarazi zuena.

Jendaurreko epea amaituta, ez zen alegaziorik jaso.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 23ko 434E/2022 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezineko jardueren baimena eman zen proiektua gauzatzeko.

Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ez da aldaketarik izan espedientea izapidetzeko aldian, eta jatorriz 2022ko irailaren 22an Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 189. zenbakian, argitaratutako bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazioa egiteko aurkeztutako proiektua, Pedro Cotero Alonso industria ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta haren eranskinaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-faunaren talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura, Lurralde Antolamenduaren eta Paisaiaren Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Berriobeitiko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2303637