65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

588E/2023 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita 260.000 euroko gastua gehitzea langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdian. DDBN identifikazioa: 662473.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 24an emandako 24722E/2022 Ebazpenaren bidez, langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Aipatu ebazpen horren 4. puntuan adierazten da gehienez 260.000 euro gehiago baimentzen ahalko direla.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Beraz, bidezkoa da 260.000 euroko gastu gehigarria baimentzea 2023ko gastu-aurrekontuko "REACT. Koronabirusak ukitutako sektoreetako langileen egokitzapenerako laguntzak PO EGIF 14-20" izeneko 950002 96200 4819 242117 partidan.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 260.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2023ko gastu-aurrekontuko "REACT. Koronabirusak ukitutako sektoreetako langileen egokitzapenerako laguntzak PO EGIF 14-20" izeneko 950002 96200 4819 242117 partidaren kargura, langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak finantzatzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2303670