65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

440E/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena ematen duena 200.000 euro gehitzeko IKTetarako 2023ko dirulaguntzaren deialdiko gastuan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 30eko 24736E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen 2023an landunak IKT profil berrietan trebatzeko prestakuntza ekintzak egiteko dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz, eta deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Aipatu ebazpen horren 4. puntuan adierazten da gehienez 200.000 euro gehiago baimentzen ahalko direla.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Beraz, 2023ko gastuen aurrekontuko IKT School Programa PO EGIF 14-20 izeneko 950002 96200 4819 242122 partidan 200.000 euroko gastu gehigarria baimentzea proposatzen da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 200.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, landunei zuzendutako prestakuntza ekintzak finantzatzeko, IKT profil berrietan trebatu daitezen, 2023ko gastuen aurrekontuko IKT School Programa PO EGIF 14-20 izeneko 950002 96200 4819 242122 partidaren kontura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2303753