65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 22koa, Juana Cuadrado Cenzual andrea Nafarroako Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien I. Erregistroko erregistratzaile titular izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2023ko otsailaren 6an emandako Ebazpenaren bidez (otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 315. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen jabetza erregistroak, merkataritza erregistroak eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2023ko martxoaren 6ko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena (martxoaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Bidezkoa da, hortaz, Nafarroako Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien I. Erregistroko erregistratzaile titularra izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko martxoaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

Juana Cuadrado Cenzual andrea Nafarroako Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien I. Erregistroko erregistratzaile titular izendatzea.

Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.

Iruñean, 2023ko martxoaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2304730