65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoa, merezimenduen lehiaketa bitartez betetzeko Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain-lanpostu huts bat (D maila). Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko martxoaren 27an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2022ko abenduaren 12ko erabakiaren bidez, enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdi bat onetsi zuen, merezimenduen lehiaketa bitartez betetzeko Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain-lanpostu huts bat (D maila). Deialdia 2022ko abenduaren 27ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2022ko abenduaren 15eko 143. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Deialdi horretako epaimahaiak, 2023ko martxoaren 21ean, lanpostu bakoitzean lehenbiziko postuan geratu diren izangaien aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du,

Nafarroako Parlamentuaren Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 37. artikuluan ezarritakoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikari lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizial lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain lanpostu huts bat (D maila) betetzeko enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoan izendatutako epaimahaiak emandako izendapen-proposamena onestea. Honako hauek dira deialdiaren lanpostu bakoitzean guztira puntu gehien lortu duten izangaiak:

–Joseba Martínez Itoiz jauna (komunikazio-teknikaria, A maila).

–Francisca Palma Romero andrea (administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikaria, B maila).

–Florencio José Enecoiz Segura jauna (mantentze-lanetako teknikari-ofiziala, C maila).

–Ana Isabel Esnoz Larrey andrea (gelazaina, D maila).

2. Joseba Martínez Itoiz jaunari, Francisca Palma Romero andreari, Florencio José Enecoiz Segura jaunari eta Ana Isabel Esnoz Larrey andreari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezaten deialdiko 8.3 oinarrian adierazten den dokumentazioa, 30 egun naturaleko epean erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 27an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2305097