65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena, epaiaren ondoren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 17koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lorturiko puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2021eko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 12an emandako 70/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2koan.

Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 27ko 676E/2023 Ebazpena onetsi du, zeinaren bidez agintzen baita Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren maiatzaren 16ko 111/2022 epai irmoa hitzez hitz betetzea, David Rodríguez Merchán jaunak sustatutako 484/2021 prozedurari dagozkion autoetan.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuak izendatzeko proposamena osatzen da, honako hau gehituta:

RODRÍGUEZ MERCHÁN, DAVID

Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2304598