65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

208E/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla deialdi honetako lanpostuak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 17ko 31E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan teknikari espezialisten 112 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. I. eranskineko 6. puntuan Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten bi lanpostu huts iragartzen dira. Deialdi hori 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Eskaerak aurkezteko epea igarota, eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiko lanpostuak.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2023ko martxoaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2304232