65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

58/2023 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko prozedurari, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako aurreikuspenei.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 516/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako aurreikuspenei.

Deialdi horren 8.2 oinarrian xedatzen denez, lanpostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren, kalifikazio epaimahaiak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari igorriko diola lanpostuak esleitzeko proposamena. Zuzendari nagusiak, gero, bidezko izendapenak formalizatuko ditu.

Halaber, 4. apartatuak xedatzen du lanpostu hutsak betetzearen ondorioz suertatzen diren lanpostu hutsak sartuko direla lanpostuak betetzeko lehiaketa berezian esleituriko lanpostu hutsari legokiokeen egonkortze-hautaprozeduran edo txanda irekikoan.

Lanpostuez jabetzeko epeari dagokionez, deialdiak 9. oinarrian xedatzen du ezen, eraginkortasun administratiboarekin lotutako arrazoiengatik, eta bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 252. artikuluan ezarritakoarekin, lanpostuez egun berean jabetuko direla maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 1. artikuluan aurreikusten diren merezimendu-lehiaketa berezietan lanpostua lortzen dutenak eta hartan aurreikusitako hautapen-prozesuen ondorioz foru gaikuntza lortzen dutenak.

Kalifikazio epaimahaiak lekualdatze-lehiaketan eskatutako lanpostuak esleitzeko proposamena jakinarazi duenez, bidezkoa da lehiaketari amaiera ematea eta, ondorioz, kontu-hartzaileen lanpostu hutsak esleitzen dira eta lanpostua esleitu zaien lehiatzaileen izendapenak egiten dira. Halaber, zehaztu behar da lehiaketa horretan sortutako lanpostu hutsak betetzeko prozedura.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko prozedurari, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako aurreikuspenei, bai eta lanpostuen esleipena erabakitzea ere, eta, ondorioz, kontu-hartzaile titular izendatzea lanpostu horien esleipena egin zaien izangaiak, ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan.

2. Maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) aurreikusitako merezimendu-lehiaketa berezietan foru gaikuntza lortzen dutenak egun berean jabetuko dira izendatuak izan direneko lanpostuaz.

3. Zizur Nagusiko Udaleko kontu-hartzaile lanpostuari dagokion lanpostu hutsa abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren IV. eranskinari gehituko zaio, eta txanda irekiko hautaketa-prozeduraren bidez beteko da.

Corellako Udaleko kontu-hartzaile lanpostuari dagokion lanpostu hutsa abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren IV. eranskinari gehituko zaio, eta aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozeduraren bidez beteko da, oposizio-lehiaketa erabilita.

Azkoiengo, Garesko eta Zangozako Udaletako kontu-hartzaile lanpostuei dagozkien lanpostu hutsak abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren III. eranskinari gehituko zaizkio, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatu diren lehiakideei jakinaraztea, baita toki entitateetako buruei ere, dagozkien lanpostu hutsak bete edo lanpostu huts bihurtu badira. Adieraziko zaie, orobat, espedientean interesa dutenek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela foru agindu honen aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, eta horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 20an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Ebazpena, Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiarena, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako aurreikuspenei. Deialdia Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 516/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

IZENDATUTAKO LEHIAKIDEAK

ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

Azanza Ilzarbe, María Yolanda

BARAÑAIN

Ugarte Martínez, Rosa Ana

TUTERA

Álvarez Páez, Abel

BURLATA

Grocin Garjón, Beatriz

BERRIOZAR

Gainza Ordoqui, José María

ANTSOAIN

García Leránoz, Elisa

BERRIOBEITI

Zizur Nagusiko Udaleko kontu-hartzaile lanpostuari dagokion lanpostu hutsa abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren IV. eranskinari gehituko zaio, eta txanda irekiko hautaketa-prozeduraren bidez beteko da.

Corellako Udaleko kontu-hartzaile lanpostuari dagokion lanpostu hutsa abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren IV. eranskinari gehituko zaio, eta aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozeduraren bidez beteko da, oposizio-lehiaketa erabilita.

Azkoiengo, Garesko eta Zangozako Udaletako kontu-hartzaile lanpostuei dagozkien lanpostu hutsak abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren III. eranskinari gehituko zaizkio, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.

Iragarkiaren kodea: F2304657