65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

234E/2023 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordearen osaera.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, zenbait arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.

Pablo Pascual Pascual jaunak, zeinak maiatzaren 8ko 311E/2018 Ebazpenaren bidez izendatu baitzuten Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta, 4 urteko agintaldia bete du.

Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak, 2023ko otsailaren 23an egindako bileran, erabaki du Elisa Robledo Martín andrea proposatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kide izan dadin, Pablo Pascual Pascual jaunaren ordez.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Pablo Pascual Pascual jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kidea.

2. Elisa Robledo Martín andrea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Horrenbestez, honako hau da Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera:

–Batzordeburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Patricia Alfonso Landa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Susana Miranda Alcoz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Rosa Alás Brun andrea, Langileen Batzordeak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Jesús Soria Aznar jauna, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Montserrat Martínez Fernández andrea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1112E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Elisa Robledo Martín andrea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Idazkaria: José Luis Moreno Ochoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabilita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2304625