62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Orbaizetako Arma eta Munizioen Errege Fabrikako jauregiko erakusketen eta bisita gidatuen prezio publikoa

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2023ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen prezio publiko bat ezartzea Aezkoako Kultur Ola (Orbaizetako Arma eta Munizioen Errege Fabrika) eraikineko erakusketa eta bisita gidatuetara sartzeko, honela banakatuta:

1.–Aezkoako Kultur Ola.

–Kultur Olako sarrera orokorra: 5,00 euro.

–Sarrera hobaridunak:

  • 10 urtetik beherakoak: doan.
  • Erretirodunak/pentsiodunak: 4,00 euro.
  • Langabetuak: 3,00 euro.
  • Eskola taldeak –pertsona bakoitzeko– 1,00 euro.
  • Talde antolatuak –gutxienez 15 pertsona–: %20ko deskontua.

2.–Bisita gidatuak Munizioen Fabrika multzora.

–Sarrera orokorra 8,00 euro.

–Sarrera hobaridunak:

  • 10 urtetik beherakoak: doan.
  • Erretirodunak/pentsiodunak: 6,00 euro.
  • Langabetuak: 5,00 euro.
  • Eskola taldeak –pertsona bakoitzeko– 1,00 euro.
  • Talde antolatuak –gutxienez 15 pertsona–: %20ko deskontua.

3.–Baterako sarrera orokorra: Kultur Ola eraikina + bisita gidatua: 10,00 euro.

Baterako sarrera orokorra ordainduta, deskontu bonu bat emanen da Iratira sartzeko.

Oharrak:

1.–Taldeen bisitak aurretik jakinarazi beharko dira erreserba egin eta deskontuarekin ordaindu ahal izateko.

2.–Aezkoako herritarrek 4 bisita izanen dituzte urtean, doan sartzeko bai erakusketa gunera, bai bisita gidatura. Datak "aezkoa.org" web-orrian argitaratuko dira. Data jakin horietatik kanpo, sarbidea gainerako bisitarien egoera berean izanen da.

3.–Prezio hobariduneko sarreretara edo doako sarreretara sartzeko, ezinbestekoa da dagokion kategoriaren egiaztagiria aurkeztea.

Prezioak indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean.

Ariben, 2023ko martxoaren 13an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2304268