62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Indargabetzea, Minusbaliotasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2023ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Minusbaliotasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arraitzan (Zabaltza), 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2304266