62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Karga-tasak eta egutegi fiskala 2023rako

Zabaltzako Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, 2023rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Argitara ematen da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Udal indizea: 1.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Karga-tasa bakarra: %10.

Hona hemen 2023ko zerga-egutegia:

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: maiatzean.

2. Lurraren kontribuzioa (hiri-lurraren gainekoa eta landa-lurraren gainekoa): abendua.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: abendua.

Arraitzan (Zabaltza), 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, María Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2304265