62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

23-00248 gora jotzeko errekurtsoa, udal agente baten 2022ko lan egutegiari buruzkoa

Honen bidez jakinarazten da David Arguijo Pérezek aurkeztu duela 23-00248 gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2022ko abenduaren 14ko dekretu baten aurka.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2304267