62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Garraio enpresaren biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko 26/2022 Foru Dekretua.

Sustatzailea: Transportes Codecar SL.

Jarduera: Jarduera sailkatuko proiektua, garraio enpresa baten biltegirako.

Instalazioa: bai.

Tokia: La Sernako bidea 1, 2 eta 3. La Granja industrialdea.

Vianan, 2023ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2304142