62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, Udal frontoiaren funtzionamendua eta erabilera arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ultzama udal pilotalekuaren funtzionamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Espedientea jendaurrean egon da, dagozkion iragarkiak argitaratuta 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Horiek horrela, eta jendaurrean egon den bitartean alegaziorik jarri ez denez, hasierako onespenaren iragarkia behin betikoa bilakatu da, eta aldatutako testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluko c) epigrafeko 1. apartatuan.

ALDAKETA

Idazketa berria eman zaie 6.4, 6.5 (berria) eta 6.6 artikuluei.

6.4. Erreserba errepikatuak / hiruhilekorako (abonatuak):

Erreserba hiruhileko baterako izanen da, eta eginen da instalazioak erreserbatzeko berariazko agiria betez udaletxean. Telematikoki ere egin ahal izanen da, mezu bat bidalita Udalak webgunean argitaratuko duen helbide elektronikora.

Denbora luzerako erreserbak (hiruhilekorako) hiru hilean behin eguneratuko dira. Hiruhilekoko azken hilabeteko lehen hamabostaldian eginen da eskaera, eta Udalak, hiruhilekoko azken astean, erreserben egutegia eguneratuko du. Beharrezkoa da eskabidea aurkeztea denbora luzerako erreserba izaten jarraitzeko.

Erreserba ordutegi bera duten pertsona/erakunde eskatzaile bat baino gehiago badago, dei eginen zaie arazoa konpontzen saiatzeko eta bidezko konponbide bat bilatzeko; akordiorik lortzen ez bada erreserba-orduak txandakatuko dira.

Erreserbak eguneratzeko, hilabete hauek ezarri dira: abendua, martxoa, ekaina eta iraila.

Denbora luzerako erreserbak eskatzen dituzten pertsonek/erakundeek, erreserba erabili behar ez badute, Udalari jakinaraziko diote, ordu-tarte hori libre uzteko eta beste pertsona/erakunde erabiltzaile batzuek eska dezaten.

6.5. Noizbehinkako erreserbak (abonatuak eta ez-abonatuak):

Erreserba egiten ahalko da udal webgunean ageri diren bideak eta moduak baliatuz. Erreserba berretsiko da, egiaztatu ondoren ez dagoela bestelako erabiltzailerik ordenantzan definitutako asteko ekitaldien (partidak...) berri emateko epean. Orduren bat libre dagoen ala ez gorabehera, soilik bermatuko dira eskaeraren eta erreserba-egunaren artean gutxienez egun baliodun bateko marjinarekin egiten diren eskaeren erreserbak. Eskaera egin denetik 20 egun baino geroagorako erreserbarik ezin da egin.

Giltza fisikoa behar izanez gero, Udalaren bulegoetan jaso beharko da, jendea hartzeko ordutegiaren barruan, beranduenez erreserba egunaren aurreko egun baliodunean. Erreserba zer egunetarako den, hurrengo egun baliodunean itzuli beharko da giltza, Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ordutegiaren barruan. Salbu eta erreserba ondoz ondoko zenbait egun baliodunetarako baldin bada. Izan ere, kasu horretan, erreserbaren azken egunaren hurrengo egun baliodunean itzuliko da.

6.6. Udalak pilotalekuaren eta instalazioen erabilera beretako izanen du, berak –bere kasa edo beste entitate edota elkarte batzuekin batera– sustatzen dituen jardueretarako; jarduera horiek gizarte, kultura eta kirol arloetan herria garatzeko helburua izanen dute.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2304203