62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea.
Garaje mankomunatua

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Espediente zenbakia: 43/2022/AACC.

Sustatzailea: Inversiones Jiru SL.

Jarduera: garaje mankomunatuaren jarduera ezartzea (4 bloketakoa, babes ofizialeko 80 etxebizitzarentzat).

Tokia: Ronda Santa Quiteria pasealekuko 26, 28, 30 eta 32 zenbakiak, erdisotoa; sarbidea, Manuel Altolaguirre kaleko atzealdetik, 26-AP (Ana María Matute kalearen kantoian); Narangel etorbidearekiko etxe-sail guztia hartzen du (4. poligonoa, 500. lurzatia).

Lizentzia eman zen eguna: 2023ko martxoaren 10a.

Tuteran, 2023ko martxoaren 10ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2304206